1 Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.
2 Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.
3 Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.
4 Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.
5 Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».