10 Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.
11 Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen:
12 «Handiki bat urrutiko herrialde batera joan zen, errege-izendapena hartzera, gero itzultzekotan.
13 Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta hamar ontzako urre banatu zizkien, esanez: “Jarri irabazian, ni itzuli bitartean”.
14 «Baina herritarrek gorroto zioten eta mandatariak bidali zituzten atzetik, esatera: “Ez dugu hori errege nahi”.
15 «Errege-izendapena harturik itzuli zenean, dirua banatu zieneko morroiak beregana deitu zituen, bakoitzak zer irabazi ote zuen jakiteko.
16 Aurkeztu zen lehenengoa eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak hamar halako eman du”.