2 Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.
3 Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.
4 Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.
5 Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».
6 Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.
7 Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz».
8 Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion:—Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot.