29 Oliamendi inguruko Betfage eta Betania herrixketara hurbildu zelarik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek,
30 esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartzean, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri niri.
31 Norbaitek zergatik askatzen duzuen galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du”».
32 Joan ziren, bada, bidalitakoak, eta Jesusek esan bezala aurkitu zuten dena.
33 Astakumea askatzen ari zirela, jabeek galdetu zieten:—Zergatik askatzen duzue astakumea?
34 —Jaunak behar du —erantzun zuten haiek.
35 Jesusi ekarri zioten eta, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarririk, gainean eserarazi zuten.