41 Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik,
42 eta esan zuen: «Ai Jerusalem, ulertuko bazenu zuk ere gaur bakerako bidea! Baina ez zara gauza ikusteko.
43 Etorriko zaizu, bai, garaia, zeure etsaiek lubakiz inguratu, setiatu eta alde guztietatik erasoko dizuten garaia;
44 erraustu egingo zaituztete zeu eta zeure bizilagunak, eta ez dizute harririk harri gainean utziko, Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera aintzat hartu ez duzulako».
45 Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen,
46 esanez: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
47 Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan;