45 Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen,
46 esanez: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
47 Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan;
48 baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.