3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.
4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen
5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.
6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta
7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.
8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.
9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,