7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.
8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.
9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,
10 eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere:
11 Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.
12 Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana».
13 Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: