10 Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea eman ziezaioten. Baina nekazariek morroia jo eta esku-hutsik bidali zuten.
11 Berriro beste morroi bat bidali zien; baina hau ere jo, irainez bete eta esku-hutsik bidali zuten.
12 Hirugarrena ere bidali zien; baina hura ere zauritu eta kanpora bota zuten.
13 Mahasti-jabeak, orduan, berekiko esan zuen: “Zer egin? Neure seme maitea bidaliko dut. Izango ahal diote honi begirune!”
14 Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk”.
15 Eta mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten.«Zer egingo ote die, bada, mahasti-jabeak?
16 Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko».Entzuten zeudenek esan zuten:—Ez dezala Jainkoak nahi!