3 Jesusek erantzun zien:—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet. Esadazue:
4 Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen?
5 Haiek honela ari ziren beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.
6 Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendeak harrika emango digu, Joan profeta zela sinetsiak baitaude denak».
7 Beraz, ez zekitela noren aginduz ari zen erantzun zioten.
8 Jesusek, orduan:—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
9 Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen aldi baterako.