37 Gainera, hildakoak pizten direla Moisesek berak adierazi zuen, sutan zegoen sasiaren pasartean, Jaunari Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainko deitzen dionean.
38 Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat.
39 Orduan, lege-maisu batzuek hitza hartu zuten eta esan:—Ederki esan duzu, Maisu.
40 Eta ez ziren ausartzen beste galderarik egitera.
41 Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo dela?
42 Izan ere, Davidek berak dio Salmoen liburuan: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,
43 zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.