7 Beraz, ez zekitela noren aginduz ari zen erantzun zioten.
8 Jesusek, orduan:—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
9 Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen aldi baterako.
10 Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea eman ziezaioten. Baina nekazariek morroia jo eta esku-hutsik bidali zuten.
11 Berriro beste morroi bat bidali zien; baina hau ere jo, irainez bete eta esku-hutsik bidali zuten.
12 Hirugarrena ere bidali zien; baina hura ere zauritu eta kanpora bota zuten.
13 Mahasti-jabeak, orduan, berekiko esan zuen: “Zer egin? Neure seme maitea bidaliko dut. Izango ahal diote honi begirune!”