28 «Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zeuen askapena».
29 Jesusek irudi bat jarri zien: «Begira pikondoari edo beste edozein zuhaitzi:
30 kimuberritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela.
31 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza.
32 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.
33 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
34 «Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen,