32 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.
33 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
34 «Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen,
35 sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera.
36 Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen».
37 Tenpluan irakasten eman ohi zituen Jesusek egunak, eta Oliamendira ateratzen zen gauak igarotzera.
38 Eta herri guztia goizean goiz joaten zitzaion tenplura, entzutera.