10 Jesusek erantzun:—Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino,
11 eta esan bertako nagusiari: «Maisuak galdetzen dizu non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».
12 Hark gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.
13 Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.
15 Eta esan zien: «Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko!
16 Zeren, egia esan, ez baitut Pazkorik gehiago ospatuko Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».