14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.
15 Eta esan zien: «Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko!
16 Zeren, egia esan, ez baitut Pazkorik gehiago ospatuko Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».
17 Eta, kopa harturik, esker oneko otoitza egin eta esan zuen: «Hartzazue eta eman elkarri.
18 Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte».
19 Gero, ogia hartu zuen eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri».
20 Berdin egin zuen koparekin afalondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria.