28 «Zuek sendo iraun duzue nirekin nire probaldietan.
29 Eta nik erregetza ematen dizuet, Aitak neuri eman zidan bezala:
30 ni errege izango naizenean, nire mahaian jan eta edango duzue, eta tronuetan eseriko zarete, Israel herriko hamabi leinuak epaitzeko.
31 «Simon, Simon! Satanasek beretzat nahi zaituzte, garia galbahean bezala zuek astintzeko.
32 Baina nik otoitz egin dut zure alde, sinesmena gal ez dezazun. Eta zuk, niregana bihurtzean, sendo itzazu senideak».
33 Pedrok esan zion:—Jauna, prest nago zurekin kartzelara eta heriotzara ere joateko.
34 Jesusek, orduan:—Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko duzu ni ezagutzen nauzula.