36 Jesusek, berriro:—Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.
37 Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak laster egingo du.
38 Haiek esan zioten:—Jauna, baditugu hemen bi ezpata.Baina Jesusek erantzun:—Aski da!
39 Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren.
40 Hara iristean, Jesusek esan zien: «Egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko».
41 Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuen otoitz:
42 «Aita, nahi baduzu, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zure nahia, ez nirea».