46 eta esan zien: «Nola zaudete lo? Jaiki eta egin otoitz, tentaldian ez erortzeko».
47 Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera.
48 Jesusek esan zion: «Judas, musu batez saltzen al duzu Gizonaren Semea?»
49 Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: «Jauna, erasoko al diegu ezpataz?»
50 Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion.
51 Baina Jesusek esan zuen: «Utzi! Aski da!»Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion.
52 Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardiaburu eta zaharrei esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete lapur baten bila bezala.