60 Pedrok erantzun zuen:—Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil!Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen.
61 Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu»,
62 eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.
63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka.
64 Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: «Asma ezak, profeta, nork jo hau?»
65 Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.
66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten.