63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka.
64 Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: «Asma ezak, profeta, nork jo hau?»
65 Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.
66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten.
67 Honela esan zioten:—Mesias baldin bazara, esaguzu.Hark erantzun:—Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko
68 eta, galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo.
69 Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eserita egongo da.