8 Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek, esanez:—Zoazte guretzat Pazko-afaria prestatzera.
9 Haiek galdetu zioten:—Non prestatu behar dugu?
10 Jesusek erantzun:—Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino,
11 eta esan bertako nagusiari: «Maisuak galdetzen dizu non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».
12 Hark gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.
13 Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.