11 Herodesek, bere soldaduekin batera, mespretxu eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen.
12 Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen.
13 Pilatok, apaizburu, agintari eta herria berriro bildurik,
14 honela esan zien: «Gizon hau herria nahaspilatzen ari dela-eta ekarri didazue; baina zuen aurrean galderak egin dizkiot eta ez diot aurkitu zuek egozten diozuen errurik batere;
15 ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.
16 Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (
17 ).