32 Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten hiltzera.
33 «Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean.
34 Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren».Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.
35 Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».
36 Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan:
37 «Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua».
38 Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: «Hau juduen erregea da».