40 Baina besteak errieta egin zion hori zioenari:—Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere?
41 Gurea legezkoa duk, geure egintzengatik merezia baitugu; baina honek ez dik okerrik egin.
42 Gero, gaineratu zuen:—Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean.
43 Jesusek erantzun zion:—Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan.
44 Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte.
45 Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen.
46 Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.