46 Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.
47 Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»
48 Ikuskizunera joandako jende guztia, gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira.
49 Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.
50 Orduan, kontseiluko kide bat etorri zen, Jose zeritzana, gizon on eta zintzoa;
51 honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.
52 Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion.