11 Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi.
12 Hala ere, Pedro jaiki eta hilobira joan zen lasterka; makurturik, barrura begiratu eta oihal-zerrendak bakarrik ikusi zituen, eta etxera itzuli zen gertatuaz harriturik.
13 Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora.
14 Gertakari guztiotaz mintzo ziren elkarrekin.
15 Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen.
16 Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu.
17 Jesusek esan zien:—Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan?Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun,