17 Jesusek esan zien:—Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan?Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun,
18 eta beraietako batek, Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion:—Zeu izango zara egun hauetan Jerusalemen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!
19 —Zer gertatu da, bada? —esan zien hark.Haiek erantzun zioten:—Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan;
20 baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu.
21 Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela.
22 Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira
23 eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu.