20 baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu.
21 Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela.
22 Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira
23 eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu.
24 Gutako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute guztia; baina bera ez dute ikusi.
25 Orduan, Jesusek esan zien:—Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko!
26 Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko?