39 Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».
40 Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien.
41 Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»
42 Arrain erre puska bat eskaini zioten.
43 Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.
44 Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela».
45 Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.