46 Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,
47 eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.
48 Zuek zarete honen guztiaren lekuko.
49 Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte».
50 Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen.
51 Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten.
52 Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik.