11 Hark erantzuten zien:—Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.
12 Joan ziren zergalari batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:—Maisu, zer egin behar dugu?
13 Hark erantzun zien:—Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
14 Soldaduek ere galdetu zioten:—Eta guk, zer egin behar dugu?Joanek erantzun zien:—Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango.
16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.
17 Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du».