22 eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin».
23 Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena,
24 hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena,
25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena,
26 hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena,
27 hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena,
28 hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena,