16 Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.
17 Egun batez, Jesus irakasten ari zen, eta han zeuden eserita fariseu eta lege-maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta sendatzera eragiten zion.
18 Hartan, gizon batzuk azaldu ziren elbarri bat ohatilan ekarriz, eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko.
19 Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartu aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti jaitsi zuten erdi-erdira, Jesusen aurrera.
20 Honek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen:—Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.
21 Lege-maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: «Nor da honela biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak bakarrik baizik?»
22 Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: «Zergatik dituzue horrelako gogoetak zeuen baitan?