25 Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.
26 Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».
27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.
28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.
29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste.
30 Fariseu eta beraien lege-maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez:—Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin?
31 Jesusek erantzun zien:—Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik;