13 Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien:
14 Simon —honi Pedro izena eman zion—, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome,
15 Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon —Zelote zeritzana—,
16 Judas Santiagorena eta Judas Iskariote —Jesusen saltzaile gertatu zena—.
17 Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren; baita herriko jende-talde handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo itsasaldetik etorria,
18 hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendaturik gelditzen ziren.
19 Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.