2 Fariseu batzuek esan zieten:—Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena?
3 Jesusek erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?
4 Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik.
5 Eta, gainera, esan zien:—Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.
6 Beste larunbat batez, sinagogan sartu zen Jesus irakastera. Bazen han eskuineko besoa elbarri zeukan gizon bat.
7 Lege-maisu eta fariseuak zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatu izateko.
8 Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion:—Jaiki eta atera zaitez erdira.Hura jaiki eta atera egin zen.