20 Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen:«Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.
21 «Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak.«Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.
22 «Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean.
23 Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek.
24 «Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zeuen poza!
25 «Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete!«Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene eta negar egingo baituzue!
26 «Ai zuek, mundu guztiak zuetaz ongi hitz egingo duenean, gauza bera egin baitzieten sasiprofetei jende horren gurasoek!