27 «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,
28 bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde.
29 «Masail batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari, ez ukatu soinekoa ere.
30 Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi.
31 Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.
32 «Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak.
33 Eta ongi egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue ongi, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste horrenbeste.