40 Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.
41 «Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?
42 Nola esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.
43 «Ez dago zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik.
44 Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; ez da arantzatik pikurik biltzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen.
45 Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik. Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu.
46 «Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna”, eta ez duzue egiten esaten dizuedana?