8 Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion:—Jaiki eta atera zaitez erdira.Hura jaiki eta atera egin zen.
9 Jesusek esan zien, orduan:—Galdera bat: Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?
10 Eta, inguruko guztiei begira, honela esan zion gizonari:—Luzatu beso hori.Luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion.
11 Lege-maisu eta fariseuak beren onetik aterata gelditu ziren, eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.
12 Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.
13 Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien:
14 Simon —honi Pedro izena eman zion—, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome,