39 Hau ikustean, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen: «Benetan profeta balitz, jakingo luke zer-nolakoa den ukitzen ari zaion emakumea, bekataria alegia».
40 Jesusek esan zion:—Simon, badut zerbait zuri esateko.Hark erantzun:—Esadazu, Maisu.
41 —Diru-mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar.
42 Zerez ordaindurik ez zutelarik, barkatu egin zien biei. Bietako zeinek izango ote du maiteen?
43 Simonek erantzun zion:—Gehien barkatu zionak, nik uste.Jesusek esan zion:—Zuzen diozu.
44 Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan zion:—Ikusten al duzu emakume hau? Zure etxean sartu naizenean, ez didazu oinak garbitzeko urik eskaini; honek, berriz, malkoz busti dizkit oinak eta bere ileaz xukatu.
45 Zuk ez nauzu musu emanez agurtu; hau, berriz, sartu denetik ez da gelditu nire oinei musuka.