14 Sasi arteko hazia bezalakoak, berriz, hauek: mezua entzuten dutenak, baina bizitzako ardura, diru eta atsegin artean itota gelditzen dira eta fruitu ematera iristen ez.
15 Lur oneko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua bihotz on eta zabalez entzunik, barruan gorde eta iraupenez fruitu ematen dutenak.
16 «Inork ez du kriseilua piztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen, baizik eta argimutilaren gainean ipintzen du, sartzen direnek argia ikus dezaten.
17 Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik.
18 Kontu izan, bada, nola entzuten duzuen; izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, eduki uste duena ere kendu egingo zaio».
19 Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai-arrebak, baina jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino.
20 Eta jakinarazi zioten:—Ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zu ikusi nahian.