2 baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatuak zituen zenbait emakume ere: Magdalako Maria —honengandik zazpi deabru bota zituen—,
3 Joana —Herodesen etxezain Kusaren emaztea—, Susana eta beste asko. Guztiok beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.
4 Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion batean, parabola hau esan zien Jesusek:
5 «Atera zen behin ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; zapaldu egin zuten eta txoriek jan.
6 Beste zenbait harri gainean erori zen, eta ernetzean ihartu egin zen, hezetasunik ez zuelako.
7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, harekin batera ernerik, ito egin zuten.
8 Besteak lur gozoan erori ziren; erne eta bateko ehun eman zuten fruitu».Hau esanik, honela egin zuen oihu: «Ulertzeko gauza denak uler beza».