26 Gerasatarren lurraldera, Galileaz beste aldeko aintzira-bazterrera, iritsi ziren.
27 Jesus lehorrera jaitsi orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera; aspalditik jantzi gabe zebilen, eta ez zen etxean bizi, hilobietan baizik.
28 Jesus ikustean, oihuka hasi eta, aurrean ahuspezturik, deiadarka esan zuen:—Zer duzu nirekin, Jesus, Goi-goikoaren Seme horrek? Arren, ez nazazu oinazetu.
29 Izan ere, gizon harengandik irteteko agindua baitzion Jesusek espiritu gaiztoari. Zeren sarritan hartzen baitzuen deabruak bere menpe; eta, zaintzeko girgiluz eta katez lotzen bazuten ere, lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara bultzatzen zuen.
30 Orduan, Jesusek galdetu zion:—Nola duk izena?Hark erantzun:—Taldea.Deabru asko baitziren harengan sartuak.
31 Eta leize-zulora ez bidaltzeko erregutu zioten Jesusi.
32 Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman zien.