32 Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman zien.
33 Deabruak gizonarengandik atera eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito.
34 Gertatua ikustean, txerrizainek ihes egin eta herrian eta auzoetan berria zabaldu zuten.
35 Orduan, zer gertatu ote zen ikustera irten zen jendea. Jesusen ondora iristean, han aurkitu zuten Jesusen oinetan eseria deabruak atera zitzaizkion gizona, jantzirik eta bere onean, eta biziki izutu ziren.
36 Gertatua ikusi zutenek deabruduna nola sendatua izan zen kontatu zioten jendeari.
37 Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus ontziratu eta itzuli egin zen.
38 Deabruak atera zitzaizkion gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatu zion; baina Jesusek bidali egin zuen, esanez: