39 «Itzul zaitez etxera, eta konta ezazu Jainkoak egin dizun guztia».Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.
40 Jesus itzuli zenean, jendeak ongietorria egin zion, denak haren zain baitzeuden.
41 Hartan, Jairo zeritzan gizon bat etorri zitzaion, sinagogako buruzagia. Eta Jesusen oinetan ahuspezturik, arren eta arren bere etxera etortzeko eskatzen zion,
42 bere alaba bakarra, hamabiren bat urtekoa, hilzorian zeukala eta.Bidean, jendeak ito beharrean estutzen zuen.
43 Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odoljarioz zegoena. Bere diru guztiak medikutan gastatuak zituen, baina ezin izan zuen inork sendatu.
44 Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi; eta bat-batean odoljarioa gelditu egin zitzaion.
45 Jesusek galdetu zuen:—Nork ukitu nau?Denek ezetz ziotela, Pedrok esan zion:—Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean estutzen?