9 Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi.
10 Honek esan zien: «Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; gainerakoei, ordea, parabola bidez hitz egiten diet. Horrela, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez.
11 «Hona hemen, bada, parabolaren esanahia: Hazia Jainkoaren mezua da.
12 Bide-bazterreko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzuten dutenak, baina deabrua etortzen zaie eta beren bihotzetik mezua kendu egiten die, sinetsi eta salba ez daitezen.
13 Harri gaineko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzutean, pozik onartzen dutenak; baina, sustrairik gabeak izanik, denboraldi batean sinesten dute, baina tentaldi-garaian huts egiten.
14 Sasi arteko hazia bezalakoak, berriz, hauek: mezua entzuten dutenak, baina bizitzako ardura, diru eta atsegin artean itota gelditzen dira eta fruitu ematera iristen ez.
15 Lur oneko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua bihotz on eta zabalez entzunik, barruan gorde eta iraupenez fruitu ematen dutenak.