16 Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.
17 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.
18 Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:—Nor naizela dio jendeak?
19 Haiek erantzun zioten:—Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek antzinako profetaren bat piztu dela.
20 Jesusek galdetu zien:—Eta zuek, nor naizela diozue?Pedrok erantzun:—Jainkoaren Mesias.
21 Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz,
22 eta hau esan zien gainera: «Gizonaren Semeak asko sufritu behar du; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, eta hirugarren egunean piztu egingo da».