33 Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»Ez zekien zer esaten zuen ere.
34 Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean.
35 Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!»
36 Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.
37 Biharamunean, menditik beherakoan, jende asko atera zitzaion bidera.
38 Hartan, gizon batek jendartetik oihuka esan zion:—Maisu, begira, arren, nire semeari, bakarra baitut.
39 Espiritu batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik.